700 parte hartzaile baino gehiago

Karkara 2015ko eka. 24a, 09:12

Parte hartze itzela izan zuten asteburuko Aiako orientazio probek. Gil izan zen ondoen orientatu zena.

Bi egunetan izan ziren orientazio probak Aian, larunbatean eta igandean. Antolatzaileek 300 parte hartzaile inguru biltzea espero zuten, baina beren harridura eta pozerako, 700 baino gehiago batu ziren. Hemengoak eta kanpokoak, haurrak eta helduak.

Kirola egiteaz gain, Aiako Pagoeta parke naturala eta beste hainbat txoko ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Giro ederra egiten zuen eta horrek lagundu egin zuen parajeez gozatzen.

Antolatzaileek egindako laburpen bideoa

700 orientatzaileen artean Eduardo Gil izan zen azkarrena, ondoen orientatu zena. Larunbateko bi probak eta igandekoa, hirurak, irabazi zituen.  Espainiako selekzioan hartzen du parte Gilek, hortaz Europa mailako orientazio probetan ibiltzen da. Gil onena izan arren, gainontzekoek ere maila paregabea erakutsi zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide