Ekainaren 28an hasiko dira sanpedroak Aiako Elkano auzoan eta lau egunetan izango da festa. Ekitaldiz jositako egitaraua antolatu dute, gazte zein helduentzako aproposa. Egun handia astelehenean izango da, San Pedro egunean, ekainaren 29an. Goizean goizetik hasita gauera izango da festa.
Ekainak 28, igandea
- 20.00etan: festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
Ekainak 29, astelehena –San Pedro eguna–
- 8.00etan: txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
- 11.30etan: Meza nagusia.
- Ondoren: Auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortila bat ekarri beharko da eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epai mahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortila pintxoak. Hau guztia Laja eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute.
- Afaldu ondoren: Laja eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.
Uztailak 4, larunbata
- 10.30etan: Ume Jolasak.
- 21.30etan: AUZO AFARIA Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi Jatetxera deitu behar da. Telefonoa: 943 131606. Izena emateko epea ekainaren 29an amaituko da.
- Ondoren: Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin goizalderarte erromeria.
Uztailak 5, igandea
- 11.30etan: Meza nagusia.
- Ondoren: Herri Kirolak. Harri jasotzen Jokin Eizmendi eta Kortaberri eta auzoko gazteek herri kiroletan erakustaldia emango digute. Hau guztia Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dute.
- 18.00etan: Idi probak. Alde batetik, Azpeitiko Martin Zubitxoren idi parea izango da. Bestetik, Errezilgo Joxe Mari Txokolaterenak eta hirugarren idi parea Aia Urdanetako Manolo Maiaren idi parea izango da. 20 minutukoak izango dira demak.
- Afaldu ondoren: erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.