Ipar ligan eta Pirene ligan lehiatzen direnek zita garrantzitsua dute asteburuan, Aian. Pagoetako orientazio probak jokatuko dira larunbatean eta igandean. Guztira 300 orientatzaileek hartuko dute parte, gutxi gorabehera.
Hiru proba izango dira, bi larunbatean eta bat igandean. Larunbat goizean distantzia ertaineko proba izango da, Iturrarango lorategitik hasita, goizeko 11:00etan. Arratsaldean sprint distantziakoa jokatuko da Aiako herrigunetik hasita, 16:00etan. Igandean herriko plazan hasi eta Pagoetan amaituko da proba, 10:00etan hasita.
Probetan kirolari federatuek nahiz herrikoiek parte hartu dezakete, eta bakoitzak aukeratuko du nahi duen proba mota, hobeto egokitzen zaiona.