Udal Igerilekua irekiko dute ekainaren 13an

Karkara 2015ko eka. 12a, 10:51

Irailaren 13ra arte egongo da irekita 11:00etatik 20:00etara

Ikasturtea amaitzen ari da eta uda gero eta gertuago dago. Umeek berehala hartuko dituzte oporrak eta, eguraldiak laguntzen duenean, uretan murgiltzeko desiratzen egongo dira. Urtero bezala, iritsi da Aiako Udal Igerilekuak bere ateak zabaltzeko garaia.

Ekainaren 13an, larunbatean, irekiko ditu ateak lehen aldiz aurten, eta irailaren 13ra arte egunero egongo da herritarren eta bisitarien zain. 11:00etatik 20:00etarako ordutegia izango du uda osoan, eta honakoak izango dira prezioak:

  • Eguneko sarreren prezioa: 4€ –15 urtera arte–,   5€ –16 urtetik aurrera–
  • Egun erdiko sarrera: 2€
  • 3 hilabeteko abonamendua ez erroldatuentzat: 35€ –15 urtera arte–, 65€ –16 urtetik aurrera–
  • 3 hilabeteko abonamendua erroldatuentzat: 13€  –7 urtera arte–, 16€ –8tik 15 urtera–, 26€ –16tik aurrera–
  • Hilabeteko abonamendua ez erroldatuak: 25€ –15 urte arte–, 35 € –16 urtetik aurrera–

Taberna ere igerilekuaren ordutegi berean egongo da irekita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide