Hirugarrenez antolatu dute Loatzo Tiro Elkartekoek, Uhartemuño Elkartearen laguntzaz, usakume colombaireen tiraketa. Ekainaren 14an, larunbatean, egingo dute Andatza auzoko Aristerrazu baserriko zelaian. Goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara arituko dira tiratzaileak.
18 metroko distantziatik tirokatuko dituzte usakumeak parte-hartzaileek, eta 6 tiratzaileko serieak egingo dituzte. Izen ematea 28 eurokoa izango da, eta usakume bakoitzarengatik 4 euro ordaindu beharko dituzte.
Lehen 30 tiratzaileek sariak izango dituzte. 1.800 euro emango dira dirutan eta, horrez gain, sagardo eta txakolin botilak eta opariak egongo dira. Hauek dira sariak:
1. 500€, txapela, txakolina, sagardoa eta oparia2. 350€, txakolina, sagardoa eta oparia3. 250€, txakolina, sagardoa eta oparia4. 180€, txakolina, sagardoa eta oparia
5. 150€, txakolina, sagardoa eta oparia6. 100€, txakolina, sagardoa eta oparia7. 90€, txakolina, sagardoa eta oparia8. 70€, txakolina, sagardoa eta oparia9. 60€, txakolina, sagardoa eta oparia10. 50€, txakolina, sagardoa eta oparia
11tik 30era. Txakolina, sagardoa eta oparia