Eizmendi etxean irabazle

Karkara 2015ko eka. 2a, 07:43

Etxekoen aurrean fin aritu zen Eizmendi. Ibilbidean etxean bezala sentitu zen, eroso oso, eta lortutako emaitza da horren isla, bere kategorian aurrena egin baitzuen.

Larunbat eguerdian Andatza kotxez bete zen. Igoera  parte hartuko zuten auto guztiak prestatzen eman zituzten hiru bat ordu. 15:00etan entrenamenduen txanda hasi zen eta Aitor Zabaletak argi erakutsi zuen zertarra etorri zen, irabaztera. Bera izan zen entrenamenduetan azkarrena, baita puntuatzen zuten ondorengo hiru txandetan ere.

Gorka Eizmendi ere txukun aritu zen. Bere asmoa ligako sailkapen orokorrean koska bat igotzea zen, helburu hori zuen. Eta xedea lortzeaz gain, bere kategoriako irabazlea izan zen. 

Giro paregabea egin zuen eta zaletuek festa girotzen lagundu zuten. Andatzatik hasita kaskoraino, bazter guztiak zalez beteak zeuden.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide