Herrien arteko pilota txapelketan parte hartu du Aiak, baina, jada, txapelketatik kanpo gelditu da. Zestoaren aurka jokatzea egokitu zitzaien. Bi herrien arteko azken proba pasa den ostiralean jokatu zuten, etxeko frontoian, Aian.
Azken proba honetan aiarrek irabazi zuten, 22-20 emaitzarekin. Kadeteak izan ziren partida hori jokatu eta irabazi zutenak; baina, beste kategorietan, jubeniletan eta seniorretan, aiarrek ezin izan zuten Zestoa mendean hartu.