Kexarik gabeko mundu baten alde

Karkara 2015ko mai. 18a, 11:50

Bihar, asteartearekin, Juanjo Lertxundik hitzaldia emango du Aiako kultur etxea, 19:00etan hasita, doan.

Gauzak ikusteko modua aldatuz gero, gauzak itxuraz aldatuko dira. Hori pentsatzen du Juanjo Lertxundik, eta hori, kexarekin lotzen du. Hau da, kexatzeari uzten badiogu, gauzak ez ditugu horren ilun ikusiko. Horren guztiaren inguruan hitz egingo du bihar, 19:00etan, Aiako kultur etxean.

Kexak, epaiak eta antzerakoek gure burua eta mundua pozoitzen dute Lertxundiren ustetan. Horri bira bat eman eta pozoia gure munduetatik kentzeko beharra ikusi zuen. Eta horretan ari da, herriz herri hitzaldiak ematen. Hitzaldietan erronka bat onartzea proposatzen du, joko dibertigarri batekin.

Opari txiki bat egiten dizu, eskumuturrekoa, eta kexatzen zaren bakoitzean eskumuturrez aldatzea proposatzen dizut; ezkerretik eskuinera, eta alderantziz. Hogeita bat egunetan eskumuturrekoa ez baduzu eskuz aldatzen, ikuskera aldatu duzula dio Lertxundik. Izan ere, joko horren bitartez gauzak ikusteko modua aldatzen duzu.

Ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera, hitzaldiak. 19:00etan hasiko denez, 20:00etan bukatuko da. Dohainik izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide