Bertizko parke naturalera irteera

Karkara 2015ko mai. 7a, 11:21

Parke Naturala eta bertako lorategi historikoa ezagutzera joango dira aiarrak maiatzaren 23an

Lardizabal eskolako Guraso Elkarteak irteera antolatu du datorren maiatzaren 23rako. Bertizko Parke Naturala eta lorategi historikoa ezagutzera joango dira aiarrak. Nafarroako lehen parke naturala –1984an izendatua– bisitatuko du hala nahi duen herritarrak.

9:00etan egingo dute irteera, eta 20:00ak aldera itzuliko dira. Eskolan ikasten duten haurrek doan egin ahal izango dute irteera, eta eskolaz kanpokoek 5 euroren truke. Helduentzako prezioa 13 eurokoa izango da.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a da. Horretarako, Kutxabankeko kontuan dirua sartu eta ordainagiria eta izenak Iturriozena tabernan utzi behar dira. Hau da diru-sarrera egiteko kontu korrontea: 2095 5027 29 1066281360

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide