Aia-Zarautz lasterketarako izen ematea zabalik

Karkara 2015ko mai. 7a, 10:55

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Zarautzen hasi eta Aian amaituko da IXI. Zarautz-Aia herri kros igoera. Ekainaren 14an izango da, hemendik hilabetera, baina izen ematea jada zabalik dago. Internetetik eman daiteke izan, baita irteeran bertan ere.

Ibilbideak 11,3 kilometro ditu. Dena asfaltoa izango da, lurzoru laua. Malda handia izango du, 0 metrotatik 310 metroko altuerara igo beharko baita. Herri kros honek berezitasun hori du, igoera dela. Eta horrelako lasterketa berezi batean parte hartu nahi baduzu, www.herrikrossa.com webgunean izena emateko aukera daukazu.

Internet bidezko izen ematean 10 euro ordaindu beharko dira. Bestela, egunean bertan, irteera puntuan, eman daiteke izena, baina 20 euro ordaindu beharko dira.

Parte hartzaile guztiek hamaiketa izango dute eta zozketa batean ere hartuko dute parte. Sari berezia orain arteko marka gainditzen duenak eramango du, 1.000 euroko saria jasoko baitu. Sari hori maila bakoitzean banatuko da, marka hausten duenik balego.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide