Haur eskolan izena emateko epea zabalik

Karkara 2015ko mai. 5a, 10:04

Irailean, urrian edo azaroan Aiako haur eskolan hasteko izen ematea zabalik da jada.

Maiatzean zabaldu dute Aiako haur eskolan izena emateko epea. Maiatzean izena ematen dutenak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira eskolan. Beranduago hasi nahi dutenek itxaron egin beharko dute izena emateko.

Abenduan, urtarrilean edo otsailean hastekoak direnek urrira arte itxaron beharko dute haurrari haur eskolan izena emateko. Eta, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi nahi duenak urtarrilean eman beharko du izena.

Maiatzean
Irailean, urrian edo azaroan hasteko.

Urrian
Abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.

Urtarrilean
Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.

Argibiderik behar izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, edozein haur eskolako webgunera –www.haurreskolak.net– beharko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide