Bizi Iturri sariaren bila

Karkara 2015ko api. 30a, 08:40

Aian Bizi Iturri saria jokatuko da maiatzaren 1ean eta 2an. Idi proba horietan aiar batek eta bi oriotarrek parte hartzeaz gain, aiar bat omenduko da.

Oliden, Patxi Arzadun, Erlete, Iñaki Oliden, Gaztelu Iturgintza eta Iñaki Lopategi izango dira aurrez aurre maiatzaren 1ean eta 2an Aiako probalekuan. Bizi Iturri saria egongo da jokoan, eta lehia horretarako Aiako probalekuko 1.750 kiloko harriari 100 kilogramoko plaka gehituko diote.

Bi egunetan izango da txapelketa. Lehenengo egunean, maiatzaren 1ean, ostiralean, Orioko Oliden, Aiako Patxi Arzadun eta Itziarko Erlete lehiatuko dira. Bigarren egunean, maiatzaren 2an, larunbatean, Orioko Iñaki Oliden, Zaldibiako Gaztelu Iturgintza eta Birleko Iñaki Lopategi. Bi egunetan ordu berean hasiko da proba, gaueko 22:00etan.

Bizi Iturri saria lortzeko idi pareak lehian ikusteaz gain, omenaldi bat ikusteko aukera ere izango da. Bi itzai handi omenduko dituzte, urteetan egindako lanagatik. Juan Arrillaga Arruti aiarra eta Berriatuko Agustin Haundia izango dira omenduak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide