Udalekuetarako izen ematea zabalik

Karkara 2015ko mai. 6a, 08:43

Ohi bezala, aurten ere udalekuak izango dira uztailean. Izen ematea zabalik dago jada.

Uztailean oporretan izango dira haurrak. Eta, oporretan elkarrekin goza dezaten udalekuak antolatu dituzte Aian, azken urteetan egin ohi den bezala. Uztailean izango dira.

Uztailean udalekuetan parte hartu nahi duenak maiatzaren 22a bitarte eman beharko du izena. Izena emateko Kultur Etxera edota Udaletxera jo behar da, baita informazio gehiago eskuratzeko ere. Kultur Etxeko zenbakia 943 13 09 24 da eta udaletxekoa 943 13 11 44.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide