Apirilaren 10ean eta 11n, Aian inoiz izan dugun kirol ekitaldi garrantzitsuenaz gozatzeko aukera izan genuen. Mundu mailan, txirrindularitzan alorrean, ikus dezakegun ekitaldi handienetakoa, gaur egungo txirrindulari onenetakoak bertatik bertara ezagutu eta ikusteko aukera. Bi egun zoragarri eta zirraragarriak.
Baina bi egun hauetako ekitaldia antolatzeko lanak ez dira nolanahikoak izan eta horregatik lehenik eta behin bi egun hauetan lanean jardun duzuen guztiei eskerrik asko eta batik bat, bi egun horietaz gain aurreko hilabeteetan lanean jardun duzuen talde osoari. Arrakastaren zati handiena zuena delako.
Ez ditut aipatu gabe utzi nahi, antolakuntza guztiari aurre egiteko diruz lagundu gaituzuenak: Urratz, Giroa, Murias, Kanua, Jauregi, Aize Berri, Ederpack, Alustiza eta isilpean eskeinitako beste bat edo beste. Eskerrik asko.
Eskerrik asko baita ere bere etxeko ateak zabaltzeagatik Joan eta Clarari; Azpiroz-Arregi familiari lursaila txukuntzeagatik; Arrojeriatarrei emandako erraztasunagatik. Eta Joan Etorle, Mahastisoro, Maria Aurizenea eta Armengi-Gain kaleko bizilagunei, izandako ulergarritasunagatik. Baita ere, frontoian lanean jardun zenuten emakume taldeari ere, hango etekinak antolakuntzari emateagatik. Eta, oro har, herritar orori, bakoitzak, bere erara jarri baitu ahalegintxoa bi egun zoragarri hauetan.
Eta azkenik, txirrindularitzako zaleei, zuen animo eta txaloengatik eta batik bat antolatzaileen aginduak errespetuz bete dituzutelako.
Akatsak jasan dituzuenei ere nire barkamenak, inolako borondaterik gabe eginak izan dira.
Besterik gabe, ahaleginak bere fruitua eman du eta horrela aitortu digute, baina pribatuki, bai publikoki. Zorionak Aia .