Gerturatzen ari da Asentzio Feriaren data; aurten maiatzaren 31n, igandean, egingo da. Horregatik, Aiako Udalak bertako baserritar eta ekoizleei parte hartzeko gonbita egiten die. Interesa dutenek maiatzaren 20a baino lehen Udaletxera jo beharko dute, lekua gordetzeko.
Animaliak eraman nahi dituenak, izena ematerako garaian, horien identifikazio zenbakia edo ustiakuntza zenbakia aurkeztu beharko ditu. Ganadua, abereak eta beste animaliak eramaten dituztenek dietak jasoko dituzte:
- Esne-behiak: 100 euro buruko
- Bigantxak: 60 euro buruko
- Larre-behiak: 60 euro buruko
- Idiak: 60 euro buruko
- Ardiak –15eko lotea gutxienez–: 105 euro lote bakoitzeko
- Ahuntzak: 15 euro buruko
- Astoak: 50 euro buruko
- Zaldiak: 60 euro buruko
- Ponyak eta pottoka helduak: 40 euro buruko