Euskal Herriko Itzuliaren ajea oraindik erabat pasa ez bada ere, agendak aurrera jarraitzen du Aian. Urteroko zita bat da hurrengoa: Txakolin Eguna.
Datorren igandean, apirilaren 19an izango da txakolina eta txahal pintxoak dastatzeko eguna. Jatorrizko izendapena duten hamabost upategitako postuak jarriko dira herriko plazan eta Eusko Labelekoek txahal bat erreko dute burruntzian.
11:30etatik aurrera hasiko dira janaria eta edaria banatzen. Hiru euroko prezioa izango du kopak eta txahal pintxoa euro batean salduko da.