Aiako Aranguren industrialdean gertatu zen ezbeharra, igande arratsaldean. Enpresako alarmak jo zuela eta, abisua jaso zuen Ertzaintzak. Enpresara bidean, GI-2631 errepidean, hiru laguneko furgoneta bat gurutzatu zuen. Ibilgailuko bidaiariak susmagarritzat jo zituen ertzaintzak eta geldiarazi egin zituen.
Polizia aurrekariak zituzten identifikatutako hiru lagunek; 46, 37 eta 27 urteko gizonek. Eta, horrez gain, enpresan falta zen materiala ere bazuten: kobrezko piezak eta kableak, nikelezko piezak... guztira 100 kilo metal eta kobre lapurtu zituzten.
Hiru gizonak identifikatu ondoren, fabrikara joan zen ertzaintza. Enpresako hesia eta atea behartuta zeuden, erdi hautsita. Materiala enpresa horretakoa zela egiaztatu ahal izan zuten eta hiru gizonak atxilotu zituzten.