Azkarrenak ordu bete, 10 minutu eta 58 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Helmugako marra denbora horretan igaro zuena Igon Mancisidor Arruti da. Bigarren postuan Endika Gartzia Eizagirre sailkatu zen, bi minutura helmugaratu zena. Hirugarren sailkatua Axier Alonso Korkostegi izan zen, ordu bat, 13 minutu eta 43 segundoko denborarekin.
Virginia Perez Mesonero irabazleak ordu bete, 29 minutu eta 58 segundo behar izan zituen helmugako marra zeharkatzeko. Atzetik Sara Peña Lizarralde oriotarra ailegatu zen, minutu batera. Hirugarren Uxoa Irigoien Ordiozola sailkatu zen, getariarra.
Lehen bi aiarrak Gotzon Iruretagoiena eta Beñat Alkorta izan dira. Elkarrekin iritsi dira amaierara eta bukaeran sprint polit bat egin zuten.