Kintopekoetan ere Oliden nagusi

Karkara 2015ko mar. 12a, 08:03

Argazkia: Paulo Aldalur

Iñaki Olidenek irabazi zuen Euskadiko Kintopeko Txapelketa. Atzetik Lopiortu gelditu zen eta Andrakas Sagardotegia hirugarren.

Aiako Euskadiko I. Kintopeko probak jokatu dira, larunbatean, astelehenean eta asteartean. Iñaki Oliden lehen egunean aritu zen, eta 64 eta 2,10 metroko marka egin zuen. Ezin izan zuten ez larunbatean, ez ondorengo egunetan Iñakiren marka ondu.

Guztira bederatzi taldek hartu zuten parte, hiruk egun bakoitzean:

Martxoak 7, larunbata, 22:00etan
Nerea Telleria                    Lasarte
Iñaki Oliden                       Orio
Karmelo Bikandi                 Berritxu

Martxoak 9, astelehena, 22:00etan
Iñaki Lopategi                    Birle
Andrakas Sagardotegia       Lemoiz
Bizkiak                              Errezil

Martxoaren 10, asteartea, 22:00etan
Gaztelu Iturgintza              Zaldibi
Lopiortu                            Arandio
Txauson                            Laudio

1.750 kiloko harriarekin lehiatu ziren. Olidenek 64 plaza eta 2.10 metro egin zituen, itzai lanetan Iñaki Oliden bera eta Iketza egon zirela. Bigarren postuan Lopiortu geratu zen 59 plaza, 4 zinta eta 4.54 metrorekin; hirugarren, Andrakas sagardotegia gelditu da, 54 plaza, 5 zinta eta 1.42 metrorekin.

Sailkapena
Iñaki Oliden                       Orio             64 plaza, 2.10 metro
Lopiortu                            Arandio         59 plaza, 4 zinta, 4.54 metro
Andrakas Sagardotegia       Lemoiz         54 plaza, 5 zinta, 1.42 metro

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide