Talo eguna egingo da Aian

Karkara 2015ko mar. 13a, 11:15

Igande honetan, martxoaren 15ean, Talo eguna izango da Aian.

Aiako Mendi Lasterketak korrikalari eta korrika-zale asko bilduko ditu. Mendian lasterka egin ostean, tripa hutsa dutela, taloa usainduko dute. Talo eta txistorra usaina. Kirola egin osteko gosearekin bukatzeko plan ederra Aiakoa: talo-jana.

Arratsaldean izango da, 18:00etan. Eguraldi ona eginez gero herriko plazan izango da festa; bestela, eguraldiak ez badu laguntzen, frontoian egingo da. 18:30etik aurrera Happy Aia ikus-entzunezkoa botako dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide