Amilibia VII. Zuzenien bertikalean bigarren

Karkara 2015ko mar. 2a, 10:04

Argazkia: Urola Kostako hitza

Podiumeko bigarren koskara igo zen aiarra atzo, igandearekin, Azpeitiko VII. Zuzenien bertikalean.

Azpeitiko Iturri Txikin hasi zen VII. Zuzenien bertikala; herritik San Inazioren estatuara. Bertikalean, bigarren gelditu zen Nerea Amilibia aiarra. Irabazleak –Montserrat Vazquez– minutu bateko tartea atera zion aiarrari.

Igandean Azpeitiko Zuzenien lasterketa jokatu zen. ibilbidea guztiz aldatu dute aurtengoan, berritzeko gogoa baitzuten. Hortaz, aurten egindako markak izango dira erreferentziazkoak datozen urteei begira; aurrekoekin ezingo dira alderatu.

Nerea Amilibiak marka ona egin zuen, 44:48 denborarekin bigarren postuan helmugaratu zen aiarra. Atzetik eskualdeko beste korrikalari bat sailkatu zen, Uxoa Irigoien, 48:30 denborarekin.

1. Montserrat Vazquez       Bilbo          43:48
2. Nerea Amilibia                Aia            44:48
3. Uxoa Irigoien                 Getaria       48:30

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide