Elikadura pertsonen eguneroko bizitzan presente dago eta efektu zuzena du norberak ingurunearekin duen harremanean. Elikadurak emozioengan eragiten du, eta emozioek elikaduran, eta guzti hori lantzeko ikastaro bat antolatu dute Aian.
Vicente Dominguez Solerak emango du ikastaroa, eta egun osoa hartuko duten bi ataletan zatituko da. Aiako Kultur Etxean egingo da ikastaroa, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Prezioa 140 eurokoa da, eta izena emateko bi telefono hauetako batera deitu behar da:
615730167 –Arantxa Otaegi–
651708960 –Javier Estevez–