Joxetxo Urrutia –Leitza–, Iñigo Eizagirre –Zarauzt–, Jagoba Otaegi –Aizarna–, Beñat Telleria –Lasarte– eta Inhar Urruzuno –Ondarroa– izango dira datorren igandean, otsailaren 22an, egingo den Aiako Harri-jasotze Txapelketan parte hartuko duten bost harri-jasotzaileak.
Hiru harri jaso beharko dituzte Bizi Iturri saria eraman nahi duten partaideek: 10 arroako zilindro berria –125 kg–, 8 arroako zilindro zaharra –100 kg– eta 6 arroako zilindro zaharra –75 kg–. Esandako ordenan, harri bakoitzarekin hiru minutuko tandak egin beharko dituzte, eta guztira kilo gehien altxatzen dituena izango da garaile.
Otsailaren 22an jokatuko da proba, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuta. 17:00etatik aurrera hasiko dira harri-jasotzaileak lanean, Aiako Probalekuan