Bertso afaria Kanuan

Karkara 2015ko ots. 16a, 08:37

Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu ariko dira bertsotan larunbat honetan, otsailaren 21ean, 21:00etan.

Kanua jatetxea sagardotegi bilakatuko da egun batez. Sagardotegiko menua duen bertso afaria antolatu baitute otsailaren 21ean, larunbatean. Bertsoak eta afaria 27 euroren truke.

Sagardotegiko semea den Agin Laburu eta Añorgako Beñat Gaztelumendi arituko dira bertsotan. Bi gazteak, gazte-gaztetatik, mutil koxkor zirenetik dabiltza bertsotan. Eskolarteko txapelketa, gazte sariketa eta txapelketa askotan parte hartutakoak dira.

Ostiral honetan Kanuan izango dira, bertso afarian. Sarrerak Kanuan bertan erosi daitezke edo 943834322 telefono zenbakira deituta erreserbatu daitezke. Bertaratzen diren guztien artean urdaiazpiko bat zozketatuko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide