Ur saneamenduaren bigarren fasea hitzartuta

Karkara 2015ko ots. 9a, 09:35

Ur saneamendu lanak egiteko hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, eta Aian lanak egingo dituzte

Aiako saneamenduaren bigarren fasea egiteko hitzarmena sinatu dute GFA eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Lanetan 2.065.000 euroko gastua aurreikusi dute. Bi erakundeen artean bideratuko dute bai dirua, bai obra. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Aiako uraren ziklo osoaren kudeaketa ematen du, eta orain findu egin nahi du gestio hori ur saneamenduaren bigarren zatia egiten.  

Aiako saneamenduarena ez da hitzartu duten bakarra. 2017 urtera bitarte Gipuzkoako hainbat udalerritan egingo dituzte lanak, eta, denera, 10.500.000 euro bideratuko dituzte bi erakundeek. Kostuaren %50az arduratuko da erakunde bakoitza, erdiaz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide