Euskadiko Zaldien Txapelketa jokatu zen larunbatean Aian. Lehian hiru kide: Maider Uriarte, Joseba Askonobieta eta Erauzkin. Lehen bien arteko lehia estua izan zen, plaza kopuru berdina egin baitzuten. Baina, Uriartek, zinta bat egin ahal izan zuen eta Euskadiko txapela jantzi ahal izan zuen.
Bigarren Askonobieta gelditu zen, 77 plaza eginda. Hirugarren postuan Erauzkin gelditu zen 70 plaza juxtu lortuta. Bermeotarra
Sailkapen orokorra
1. Maider Uriarte 77 plaza eta zinta 1
2. Joseba Askonobieta 77 plaza
3. Juan Erauzkin 70 plaza
Giro bikaina izan zen Aiako probalekuan, harmailak jendez gainezka zeuden eta zaletuak lehia estu eta biziaz gozatzeko aukera izan zuten.