Maider Uriarte, Joseba Azkonobieta eta Juan Errauzkin aurrez aurre izango dira larunbat honetan, beren zaldiekin. Euskadiko Zaldi Txapelketako finala jokatuko da, Aiako Probalekuan, gaueko 22:00etan.
1.050 kiloko harriarekin egin beharko dute lana. Harria, Aiako Aizpuru-Azpiazu, Obras y Servicios S.Lrena da. Zaldi bakoitzak, ordea, 400 kilotik gora pisatuz gero, gainzama eraman beharko dute. Pasatzen duten kilo bakoitzeko, kilo bateko zama jarriko zaie. Zaldien pisaketa proba egunean bertan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.