Uste baina alde handiagoarekin irabazi zuten, partida uste baina errazagoa izan baitzen. Aurkariek ez zuten beren maila eman; Eizmendi eta Gutierrezek, ordea, bai.
Igone Gutierrezen ordez Eli Gutierrez izan zenuen bikotekide.
Ostiralean, finalaren bezperan, palan entrenatzeko gelditu zen nire bikotekidea eta zaintiratua egin zuen.
Bikotez aldatu arren, jokoa ez zenuten asko aldatu.
Ez nuen apenas ezagutzen, baina hasieratik asko animatu ninduen eta konfiantza transmititu zidan.
Hasieratik markagailua aldeko izan duzue.
Gustura ibili gara, hasiera-hasieratik. Gure jokoa egiten egon gara hasieratik. Aurkariei ikusten zitzaien ez zela beren eguna, ez dute beren maila eman. Hasieratik aurreratu gara eta partida guztian aurretik joan gara.
Tarte handiarekin ala txikiarekin, garaipena beti da ongietorria...
Berdin-berdin! Nahiz eta finala ez den uste bezain gogorra izan, txapelketa guztian zehar gustura ibili gara eta txapela ere gustura jantzi dugu.
Norbaiti eskaini nahi al diozu txapela?
Nik, batez ere, aitarekin partekatuko nuke, beregatik bainabil palan jokatzen. Berak bultzatu zidan kirol honetan jokatzera. Familia ere gogoan dut, ikustera joan baitziren; baita lagunak eta animatzen nauten guztiak.