Urteko azken erromeria

Karkara 2014ko abe. 26a, 10:11

Argazkia: Urola kostako hitza

Abenduaren 28an izango da urteko azken erromeria Andatzako Arristerazu plazan. 

Erromeri giroa bizi-bizirik dago Aiako Andatza auzoan. Iganderoko zita da trikitilariena, eta urteko azken igandean ere erromeria izango da. Izer eta Alabier trikitilariak arituko dira fandango eta arin-arinak jotzen.

Askotan izan da bikotea Aristerrazuko erromerian, urte mordoa daramatzate eta plazaz plaza. Arratsaldeko 18:30ean hasiko dute saioa eta hiru orduko iraupena izango du, 12:30ean amaituko baita. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide