Emaitzan alde handia egon arren, partida gogorra izan dela aitortu du Eizmendik. Erraz irabazi dute, alde handiarekin, baina fisikoki neketsua izan da finalaurrekoa. 21-30 irabazi dute Eizmendik eta Gutierrezek, eta finalera sailkatu dira.
Finala palako lagun handi baten aurka jokatuko du, June Aldaien kontra. Bere bikotekidea izan da azken urteotan eta beti elkarrekin jokatzera ohitu diren arren, aurten, lehen aldiz, elkarren kontra jokatu dute. Esperientzia positiboa izan zen aiarrarentzat, ikasteko balio izan diona.
Sailkapen partidetan ikusi zuten elkar. Partida estua izan zen, oso lehiakorra. Berentzat, gogorra; ikuslearentzat, polita. 25-24 galdu zuten Eizmendi eta Gutierrezek. Bi bikoteok maila ona ematen badugu, finala estua izango da, aitortu du Eizmendik. Tanto bateko aldeagatik irabazi zietenez, sartuta geratu zitzaion arantza kentzea posible ikusten du. Eizmendik txapela jantzi dezake. Edonork irabazi dezake.