Udalbatzar arrunta egingo dute gaur, abenduaren 17an, Aian. 19:30ean hasiko da Udaletxeko Batzorde Aretoan, eta hauek dira landuko dituzten gaiak:
- Azaroaren 19an egindako batzarraren akta onartzea
- 4. kreditu aldaketa
- 2015. urterako aurrekontuak
- Xanti Kortari emakida administratiboa Santio poligonoan
- Parrokiarekin hitzarmena
- Aiako Lardizabal eskola handitzea egitasmoaren onarpena
- Eskariak eta galderak