Gaztetxean umoreari lotutako ekitaldi bat antolatzeko asmoarekin hasi, eta berak amaitu zuen Etxeluzeko oholtzan bakarrizketan. Han egin zuen bere lehen emanaldia; eta ordutik, hainbat saio txiki egin ditu. Gaur, lehen aldiz, plaza handi batean izango da. Zarauzko Euskalduna tabernan, 20:00etan.
Kafe Torero Kultur Programazioaren hileroko emanaldien artean dago Ximelen bakarrizketa. Euskalduna tabernan aspaldiko ezaguna da aiarra, bertan lanean aritu baitzen. Oraingo honetan, barra atzean egon ordez oholtza gainean izango da. Bere biografia moduko bat eskainiko du, umorez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!