Abenduaren 9an, igandean, jokatu zen Aian Harri Txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa. Bost harri-jasotzaile ziren txapelaren lehian, eta Inhar Urruzunok eraman zuen azkenean. 11.537,50 kilo altxatu zituen guztira, 99 jasoalditan. Bigarrenak baino 21 jasoaldi gehiago egin zituen, 2475 kilo gehiago.
Horrela geratu zen sailkapena:
80 kiloz azpiko kategorian Urtzi Telleria izan zen txapeldun, Josetxo Urrutia bigarren eta Jagoba Otaegi hirugarren.