Harri txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da bihar Aian

Karkara 2014ko aza. 8a, 10:09

herrikirolakgipuzkoa.eu

Probalekuan arituko dira 18:00etatik aurrera 100tik 125 kilora bitarteko harriak jasotzen

Harri txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa absolutua eta 80 kiloz azpikoen txapelketa jokatuko da bihar, azaroaren 9an, Aiako probalekuan. 18:00etatik aurrera arituko dira sei parte-hartzaileak harriak jasotzen.

Hiru dira absolutuan jokatuko dutenak: Inhar Urruzuno, Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III eta Iñigo Eizagirre. Beste hiruk parte hartuko dute 80 kiloz azpiko txapelketan: Joseba Otaegik, Urtzi Telleriak eta Josetxo Urrutiak.

Launa harri jasoko dituzte lehiakideek, hiru minututan bakoitza: 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindrikoa eta 125 kiloko laukizuzena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide