Kantu kontari emango dio hasiera Markezek Mintzalagun programari

Karkara 2014ko aza. 6a, 09:44

Gaur, azaroaren 6an, Mintzalagun ikasturteari emango zaio hasiera Mikel Markezek eskainiko duen kantaldi-hitzaldiarekin

Martxan da Mintzalagun programa. Asko eta asko dira lanean hasita daudenak, baina, halaber, oraindik ez zaio hasiera ofiziala eman aurtengo ikasturteari. Gaurko eguna aukeratu dute horretarako, azaroaren 6a. Mikel Markezek kantuaren eta hitzaren arteko uztarketa batekin emango dio ofizialki hasiera Mintzalagun programari.

Euskal kantagintzako abesti ezagunak joko ditu gitarraren laguntzaz eta abestiei loturiko kontuak kontatuko ditu, hortaz, kantu kontari ibiliko da Markez. 

Ekitaldia gaur bertan izango da, Zarauzko Etxe-Zabala aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Mintzalagun programako partaide guztiek joan dezakete, baita parte hartzen ez dutenek ere. Kantaldi-hitzaldia irekia da, edonork azaldu dezake. Kantaldi-hitzaldia amaitzen denean, lunch txiki bat izango da azaltzen diren guztientzat.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide