Aiako Andatza auzoan zegoen eskola itxi zuten. Eraikina hautsa hartzen ari da, ordutik ez baitzaio erabilpenik eman. Horrekin amaitu nahi da auzo-bileran; eskolaren etorkizunaren inguruan eztabaidatuko da eta herritarrek eman diezaioketen erabilpenaren gainean hitz egin egingo da. Eraikina auzotarren erabilerarako uztea da helburua.
Hitzordua azaroaren 6an, 21:00ean, Alkatea Andatza auzoan izango da auzo eskolaren etorkizunaz hitz egiteko. Bilera Uhartemuño Elkartean izango da.