Urriari agur esateko eta azaroari hasiera emateko kintopeko idi probak jokatuko dira Aian. Lau eguneko txapelketa izango da guztira, azken eguneko lehia estua bezain polita izanik. Momentu honetan Euskal Herriko plazetan dabiltzan daude hiru idi pare entzutetsuenak izango dira parez pare.
Urriak 31, ostirala
Izeta - Aia
Patxi Irarreta - Errenteria
Goieta Taberna - Mungia
Azaroak 1, larunbata
Matxain - Errenteria
Mintegi - Zeanuri
Izeta - Aia
Azaroak 3, astelehena
Altzubarren - Eibar
Miranda - Hernialde
Isidro erretegia - Azkoitia
Azaroak 4, asteartea
Lopategi- Birle
Iñaki Oliden - Orio
Gaztelu Iturgintza - Zaldibia
Guztiak gaueko hamarretan izango dira, Aiako probalekuan. Antolatzaileek izugarrizko jendetza espero dute, batez ere azken egunean. Azaroaren 4ean idi proben olinpiada jokatuko dela esan digute, plazetan dabiltzan onenak izango baitira aurrez aurre. Hortaz, giro paregabea egongo delakoan daude antolatzaileak.