Apustua irabazi eta errekorra gainditu du Irigoienek

Karkara 2014ko urr. 7a, 09:16

Argazkia: Uztarria.com

Izeta IV. mendea hartu du Aimar Irigoienek eta Goenatxok zuen marka hautsi du. Aiarrak Irigoienek baino lau jasoaldi gutxiago egin ditu

Azpeitiko herriko zezen plazako harmailak jendez bete ziren larunbatean, 1300 lagun inguru bildu baitziren. Plazan Ozeta IV eta Aimar Irigoien, nor baino nor. Aiarrak 138 kiloko harri kubikoa zuen aurrean; errezildarrak 152 kilokoa. Hamar minutuko hiruna txandatan jasoaldi gehien egitea zen erronka. Apostua Irigoienek irabazi zuen.

Lehen txandatik hartu zion aurrea Irigoienek Izetari; 34 jasoaldi eta 33 jasoaldi egin zitzuten, hurrunez hurrun. Bigarren txandan ere errezldarrak jasoaldi bat gehiago egin zuen; eta hirugarrenean bi gehiago. Txandaroko markagailua hau izan zen:

  • Izeta IV 33 jasoaldi - Irigoienek 34
  • Izeta IV 30 jasoaldi - Irigoienek 31
  • Izeta IV 30 jasoaldi - Irigoinenek 32

Bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen apustuak. Jokoan, martxoaren 29an Mendizabal erretegian hitzartu bezaa, kirolari bakoitzak jarritako 8.000 euroak eta txapela. Aimar Irigoienek

Goenatxoren marka hautsi du Irigoienek

Juan Joxe Unanue Goenatxok 1988an 152 kiloko harri kubikoarekin 96 jasoaldiko errekorra egin zuen. Errezilgoak 97 jasoaldi egin zituen, hortaz, txapelaz gain errekorra ere lortu zuen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide