Urriaren 31ean, azaroaren 1ean, azaroaren 3an eta azaroaren 4an Idi probek hartuko dute Aiako probalekua. Lau egun eta egun bakoitzean hiru talde. Sarrera 20 eurokoa da, baina bonoa hartu ezkero 70 euroren truke proba guztiak ikusi daitezke.
Gaueko 22:00etan izango dira, eta egun bereko goizeko 10:00etan gainzama jasotzeko pisu hartzea egingo da. Ondorengo taldeek hartuko dute parte:
Urriak 31, ostirala
- Izeta, Aia
- Patxi Irarreta, Errenteria
- Taberna Goieta, Mungia
Azaroak 1, larunbata
- Matxain, Errenteria
- Mintegui, Zeanuri
- J.M Izeta, Aia
Azaroak 3, astelehena
- Altzubarren, Eibar
- Miranda, hernialde
- Isidro Erretegia, Azkoitia
Azaroak 4, asteartea
- Lopategi, Birde
- Iñaki Oliden, Orio
- Gaztelu Iturgintza, Zaldibia
Egun bakoitzeko sarrera 20 eurokoa izango da, baina lehenengo egunean bonoa erosi daiteke. Bonoarekin proba guztiak ikusi ahal izango dira 70 euroren truke. Hortaz, hori erosita, 10 euroko deskontua izango zenuke.