Saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera

Karkara 2014ko urr. 1a, 08:31

Iturraran parketxeak udazkenerako antolatzen dituen ekintzen artean ugaztun hegalariak ezagutzeko aukera emango du urriaren 11n

Gizakiagandik oso gertu bizi arren, saguzarrak askotan erabat ezezagunak dira pertsonentzat. Kiko Alvarez adituaren eskutik, ugaztun hegalari horien inguruan gehiago jakiten ahal izango du nahi duenak. Espezieak, bizi-ohiturak, elikadura, ehizatzeko eta hegan egiteko modua, ingurumenean duten garrantzia eta beste hainbat gauza ikasiteko aukera izango du bisitariak, eta baita saguzarrak ikusteko ere.

Hiru aukera eskaini ditu Gipuzkoako Parketxe Sareak. Irailaren 27an Zegamako Andueza Perketxean egon zen Alvarez saguzarrei buruz hizketan. Urriaren 11, larunbata, izango da Iturraranen txanda, eta 18an Ataungo Barandiaran museoan egongo da.

19:30etik 21:30etara izango dira bisitak. Ugaztun hegalariak ezagutzeko aurkezpena egongo da lehenbizi, oinarrizko azalpenekin. Ibilaldia egingo da gero inguretatik, ilunabarrean saguzarrak entzun eta ikusteko, tresneria berezia erabiliz.

Bisitaren prezioa 5 eurokoa da, eta hamabi urtez azpikoek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Aurrez izena eman behar da 943 83 53 89 zenbakian, plazak mugatuak baitira.

Hainbat ekintza udazkenean

Saguzarrak ikusteko bisitarekin hasten da Iturrarango udazkeneko ekintzen zerrenda. Eskaintza zabala eskaintzen du parketxeak datozen hiru hilabeteetarako:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide