Lur-Alkartasuna Kooperatibak, Arrutiegia auzoan duen eraikinean lanak egiteko beharra duela eta, hitzarmena sinatu zuen atzo, abuztuaren 5ean, Aiako Udalarekin. Udalak Kooperatibari 2014an 25,000 euroko laguntza, eta 2015ean gehienez 20.000 eurokoa emango diola zehazten zuen hitzarmenak; azken kopuru hori, Kooperatibak lortu ditzakeen beste laguntzek baldintzatuko dute.
Bestalde, hitzarmenaren bidez, Lur-Alkartasuna Kooperatibak gaur egun duen jarduera indartu, langileak mantendu eta bazkide eta bezeroentzako eskaintza hobetzeko konpromezua hartzen du.
94 urte daramatza martxan Kooperatibak, eta 139 herritar dira bazkide. Bere jarduerari bultzada eman eta eskaintza berriak egiteko, beharrezkoak dituzte lanak aipatutako eraikinean. Burdindegia, laneko arropa, landare hazi eta beste hainbat elementuretzako lekua egokitu eta langileentzako bulego berria egitean datza lanak, eraikinaren espazioa birmoldatuz.
Igor Iturain, Aiako Alkateak eta Jose Mari Aldai, Lur-Alkartasuna Kooperatibako Presidenteak sinatu zuten hitzarmena.