Lau talde bildu ziren Villabonan, bakoitzak 15 minutuko saioa zuen aurretik. Ordena zozketa bidez hautatu zen, eta Orioko taldea hirugarren izan zen. Guztira 39 plaza eta zinta bat egitea lortu zuten eta guztietatik bigarren marka hoberena egitea lortu zuten.
Emarri taldea izan zen tira egiten lehena. Astigarragako taldeak 33 plaza egin zituen. Atzetik Zeanurikoak ibili ziren eta plaza bat gehiago egitea lortu zuten, 34 guztira. Ondoren Orioko taldea ibili zen tiraka, Moxktakak. 39 plaza eta zinta bat egin zituzten. Atzetik, azkenak, ibartarrak izan ziren. 40 plaza egin zituzten eta garaipena eskuratu zuten.
Plaza bakarreko aldearekin bigarren postuan geratu zen Moxtakak taldea.