Harri jasotzen, tronzan eta aizkoran ibili ziren larunbat eguerdian. Aita alabak eta seme alabak izan ziren protagonistetako batzuk. Harria jasotzen Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza ibili ziren, parez pare. Baita Aimar Galarraga eta Jokin Eizmendi ere.
Santion harria jasotzen ikasteko txokoa daukaten, han ibiltzen dira ikasi naih dutenak. Eta horiek, hasi berriek, ere izan zuten harria jasotzeko aukera. Erakustaldi polita egin zuten Imanol Garatek, Jon Aizpuruak eta Juango Kubatarra.
Harri jasotzeaz gain trontzan ere ibili ziren. Enborrak mozten Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta aita semeak arituko ziren. Guztien arten ikuskizun polita eskaini zuten Santio Erreka auzoan.
Larunbatean azpeitian
Herri kirolak herriko plazan egin ohi dira, nahiz eta beste espazio batzuetan ere egiten diren. Atzean utzitako asteburuan, ordea, plazak izan dira indar jokoen lekuko. Azpeitian izan ziren Bihurri, Felix Zubizarreta, Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria.
Harri jasotzea, aizkora proba eta trontza izan ziren ikuskizunean egin zituzten kirolak.