Lau urterekin eman zuen Eli Huegun aiarrak Orioko musika eskolan izena. Geroztik musikari lotuta eman ditu ondorengo 19 urteak. Berarentzat une bakoitzak musika jakin bat eskatzen dizu, eta askotan, abesti bat bizi izan duzun momentu baten soinu banda bihurtzen da. Instrumentu berriak probatzea gustatzen zaion arren –pianoa, ukelelea,armonika...–, txiki-txikitatik argi izan du gitarra jo nahi duela. Bere ametsa musikari lotua dago: hegazkina eta gitarra hartu,Estatu Batuetan lurreratu eta kalean jotzea. Atzo, ETBko Izarrak Kalean saioan kalean jotzeko aukera izan zuen.
Daniel Gimenezekin, amezketan jaiotako zarauztarra, batera aurkeztu zen Huegun ETB1eko Stars, izarrak kalean saiora. Haritz Lete eta Maria Amolategik aurkeztutako saioa ostegunetan emititzen da, 22:15etan. Atzo izan zen lehen saioa eta estreinakoz aritu ziren Huegun eta Gimenez, gitarra eta banjoa eskuan, folk eta country estiloko abestiak jotzen.
Biek dituzue gustuko estilo horiek ala zuen arteko oreka musikala bilatzen duzue bi estilo horiekin?
Probatzeko eman omen zenuten izena... hasi berriak edo hastear zaudete orduan?
Musika entzutea eta musika egitea ezberdina izango da oso...
Zure ametsetako bat kalean jotzea da. Estatu batuetan ez, Hondarribiko kaleetan jo zenuen. Esperientzia polita?
Ametsari helduz... behin kalean jotzearen esperientzia bizita jarraitzen duzu Estatu Batuetako amets hori bete nahian?
Finalera iritsi zinaten atzokoan. Pena finalean 1.06 eurogatik irabazi ez izana... halaber pozik?
Saioan abestutako bi kantak
Eli Huegun eta Dani Garciak bi kanta jo zituzten. Lehendabizikoa The Sound of Silence, Simon eta Garfunkel bikotearen folk abestia. Epaitu kaleko jendeak egiten zuen. Dirua bota behar zuen Huegun eta Garciak zuten kutxatxora edo aurkarien kaxara. Epaimahaiak aiarraren eta zarauztarraren alde egin zuen eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Eli eta Dani: The Sound of silence
Finalean abestu zuten bigarren kanta, Make the world go away. 1963an Hank Cochranek idatzitako country abestia da hau.
Eli eta Dani: Make the world go away
Saio honen bereizgarria kalea da. Kantariek kalean abesten dute, eta epaimahaia ere kalea da. Finala 1,6 euroko aldearengatik ezin izan zuten irabazi. Dena den, Huegun pozik eta gustura sentitzen da.