Erleen sekretuak bertatik bertara

Karkara 2014ko uzt. 8a, 08:14

Pagoeta Parke Naturalean, uztailean, abuztuan eta irailean, erlategiko abaraskak ikusteko aukera izango da Iturraran Parketxearen eskutik

Ordu betean erlategietako abaraskak gertutik ikusteko ahal izango dira udaran. Arrautzak, larbak eta erle langileak ikusiko dira, eta zorte apur batekin, erlamandoen eta erregina berrien gelak ere ikusiko dira. Erleen misterioak ezagutzeko aukera zoragarria eskaintzen du Iturraran Parketxeak.

Familian, lagun artean... publiko guztiei zuzendutako txangoa proposatzen du Iturraranek. Erlategira sartu eta ordu bete iraupena –13:00etatik 14:00etara– duen ibilbide batean erlearen alderdi ezkutuenak ere ikusiko dituzu.

Gutxienez zortzi pertsonako taldea osatu behar da ibilbidea egin ahal izateko, eta gehienez, 50 pertsonakoa. Haurrek 1,5 euro ordaindu beharko dute eta helduek 2,5 euro. Erreserbak egiteko bi bide daude: bata, 943 83 53 89 telefonora deituta, eta bestea, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide