San Joan eguna, handia eta berezia

Karkara 2014ko eka. 23a, 13:51

Asteburuan hasi ziren jaiak Iturriotz auzoan, baina bihar izango da festen egun handia

Mus txapelketa eta erromeria izan zituzten Aiako Iturriotzen, asteburuan, jaiei hasiera emateko. Bihar San Joan eguna ospatzeko ekintzaz betetako egitaraua osatu dute, goizean goizetik ilundu bitarte. 10:30etako mezarekin hasiko da festa. Ondoren, auzoko gazteen arteko herri kirolak egingo dituzte. Bazkaldu aurretik Sustrai Colina eta Iker Zubeldia bertsolariak egongo dira, baita Tapia eta Leturia ere. Gauean berriz ere erromeri taldeak saioa eskainiko du.

Jaietan murgildu ziren asteburuan Aiako Iturriotz auzoan, gorputza berotzeko mus txapelketa  eta erromeriaz gozatu zuten, baina bihar izango dute egun handia Iturriotzen. San Joan Egunerako egitarau oparoa prestatu dute festa batzordeko kideek, auzoko gazteen arteko herri kirolak, bertso saio eta erromeria antolatu dituzte. Bestalde, aurreko urtetan bezala ez da faltako auzotarren arteko bazkaria trikitilari eta bertsolariez girotuta.

Ekainak 24

  • Meza
  • Herri Kirolak
  • Bertso saioa
  • Tapia eta Leturiaren erromeria
  • Bazkaria
  • Tapia eta Leturiaren erromeria

Biharkoa egun handia izan arren, festak ez dira biharko erromeriarekin amaituko. Etzi, ekainaren 25ean, eguerdiko 12:00etan meza izango da eta ondoren hamaiketakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide