Galdera erantzunen saioa da Hizka Mizka. Gai eta mota guztietako galderak egiten dizkiete lehiakideei, batzuetan pistak bidelagun izanik. Ehun saio bete berritan agur esan dio Ioritz Berra lehiakideak, 17.600 euroko zakua irabazita eta 60 saio irabazi ostean. Orioko Iker Gurrutxaga izan da bera garaitzea lortu duen lehiakidea.
Ostiraleko saioan, martxoaren 27an gertatu zen hori. Berrak errekorra zuen Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen programan, baina Gurrutxagak erantzun zuzen gehiago eman zituenez, Berra Hizka Mizkako olinpotik botatzea lortu du.
Irabazi zuenez hurrengo egunean ere lehian aritu zen IƱigo Otxotorenaren anoetarraren aurka, astelehenean. Programa hori ere irabazi egin zuen oriotarrak, baita hurrengo biak ere. Andoitz Rekarte iruindarra izan zuen aurkari asteartean, eta Joseba Ugarte bilbotarra eta filologia ikaslea asteazkenean.
ETB 1eko saio honetan 300 euro eta hurrengo saioan parte hartzeko aukera daude jokoan egunero. Hortaz, 1200 euroko zakua du oraingoz oriotarrak, eta gaur ere Hizka Mizka saioan izango da Iker Gurrutxaga.