Organo eta soka kontzertua, etzi, elizan

Olatz 2014ko apirilaren 1a

Apirilaren 4ean 20:00etan hasiko da kontzertua Orioko elizan

Organoa, bi biolin, biola eta biolontxeloa izango dira entzungai ostiralean. Soka instrumentu hiru eta organoa. Musikariak, ordea, bost: Loreto Aramendi organoan, Pedro Miguel Aginaga eta Andrea Berbois biolinean, Sara Ugalde biolan eta Itziar Lertxundi biolontxeloan.

Elizan izango da parrokiak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatutako emanaldia. 20:00etan hasiko da eta sarrerak doan izango dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide