Ipuin kontalaria izango da ostiralean Orioko Liburutegian

Miriam 2014ko apirilaren 2a

Miriam Mendozak emango du kontaketa saioa, apirilaren 4ean, 18:00etatik hasita

Miriam Mendoza ipuin kontalariak saio bat emango du datorren ostiralean, apirilaren 4ean, Orioko Liburutegian. Aldian behin liburutegiak antolatzen dituen kontaketen artean dago hori.

18:00etan hasiko da ipuin kontaketa eta 5 urtetik 8ra bitarteko haurrentzat da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide