HAEE-IVAPek lehen mailako ofizial balioanitzeko lanposturako egin ziren euskara mailako azterketen emaitzak kaleratu ditu. Hogeita zazpi pertsona zeuden azterketa egiteko zerrendan eta emaitzak hemen ikus daitezke.
Bost laneguneko epea dauka azterketa berrikusi nahi duenak. Berrikusketaren ondoren, beste bi lanegun izango ditu erreklamazioa aurkezteko. Horiek Udaleko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, idatziz. Horretarako, bulego teknikoan eskuratu daiteke HAEE-IVAPen erreklamazio orria.
Hautaketa prozesua amaitzeko azken proba azterketa praktikoa izango da; oraindik ez dago datarik jarrita.